Bostehun bat lagun XIV “Gizarte bateratzaile baten aldeko” Donostiako Kriskitin Lasterketa

Entrega del Cascabel de Oro 2015, tras la Carrera de Cacabeles de ONCE Euskadi, en Donostia-San Sebastián
ONCE (2015-06-27)
Larunbatean, ekainaren 27an Donostian XIV “Gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketa burutu da, Zurriola pasealekuan. Aurtengo edizioa berezia izan da oso, izan ere Pertsona Goritsuen Nazioarteko Eguna ere ospatu delako.

Hori dela eta egun honetako kupoia ONCEk ospakizun horri eskeini dio, eta bestalde, lehen aldia izan da entzumena eta iksumenarik gabe lasteketa bat burutzen dela. Modu horretan, parte hartu duten guztiek soinean antifaza eramateaz gain belarriak ere tapoiez estalita eraman dituzte, pertsona goritsuen azalean jarri ahal izateko. Horretarako ONCEk ASOCIDE Euskadi, Pertsona Goritsuen elkartearekin egin du lan.


Hala egin dute Eneko Goia Donostiako Alkateak eta Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako Zinegotziak Basilio San Gabriel, Javier Dominguez, ONCE Euskadiko lurralde ordezkaria eta presidenteak, eta Belen Encina, Donostiako ONCEko zuzendariaren eskutik.

Eneko Goiak, Donostiako Alkateak antifaza eta tapoiak soinean zeramatzala burutu du laisterketa. Ostean adierazi du “denok barruan hartzen gaituen horia da denoklortu nahi duguna. Lana Elkartasunean egin behar dugu, donostiarron ordezkariak diren elkarte eta Udaletxearen elkarlanaren ondorioz”. Goiarekin batera Aitziber San Roman, Gizarte Ekintzako Zinegotziak ere lasterketan hartu du parte.

Pertsona goritsuen azalean
Pertsona bat goritsua dela esan ohi da ikusmen eta entzumen urritasunak aldi berean maila ba edo bestean konbinatzen direnean. Egoera horren ondorioz hainbat komunikazo eragozpen sortzen dira, baita gauzka bere osotasunean ezagutu eta sentitzeko unean, baita bere inguran garatu ahal izatekoak ere. Estatu mailan egun 6.000 bat pertsona goritsu izan badira.

Pertsona goritsuek jasaten duten komunikazio ezaren ondorioz, maila desberdinetan agertzen dituzten zailtasunak eduki badituzte (euren ezaugarrien araberakoak), informazioa, hezkuntza, gaitasun profesionala, lana, harreman sozial eta iharduera kulturalak irisgarriak izaterakoan

Urrezko kriskitina Javier Garciari (hil ondokoa)
ONCEk Javier Garciari eman dio (hil ondoko) Urrezko Kriskitina on line egindako bozketan botu gehien jaso baitu bere hautagaitzak. Saria “pertsona desgaituen gizarteratzea 39 urtez bultzatu izanagatik. 1976tik garun- paralisia dutenen eritzia eta nahiak gizartearen esparru orotan sustatzeagatik. Eta makina bat proiektu abian jarri izanagatik, besteak beste Hiritartasun Aktiboaren Sarearen Proiektuagatik” emango zaio. Saria Jon Garcia semenak jaso du.

Chernobil Elkartearen parte hartzea
Bestalde, aurten Chernobil Elkarteko talde handi batek ere hartu du parte, Euskadira etorri berri diren haurrez eta abegi familiez osatua. Aurten, estreinekoz Chernobil Elkarteak uda sasoian haurrekin burutuko dituzten hainbat ihardueren artean XIV Kriskitin lasterketan parte hartzea ere erabaki baitu.
Haiez gain Real Sociedadeak ere jokalariek sinatutako bi elastiko zozketatu ditu parte hartzaileen artean. Ekitaldian ere hartu dute parte Gipuzkoako CRIko ordezkariek, eta uarreko ediziotan Urrezko Kriskitina irabazi duten erakundek, Ademgi eta ONGImedia kasu.

XIV “Gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketak Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Kursaal, Real Sociedad, DYA, Coca Cola eta Pastas Arruabarrenaren laguntza jaso du