ONCE (2015-06-15)
Donostiako XIV ONCEko Kriskitin Lasterketa ekainaren 27an, larunbatean, burutuko da. Aurten ere, Kursaaleko parean egingo da, eta froga amaitu ostean, ohiturari jarraituz Urrezko Kriskitina emango da.
Donostiako XIV ONCEko Kriskitin Lasterketa ekainaren 27an, larunbatean, burutuko da. Aurten ere, Kursaaleko parean egingo da, eta froga amaitu ostean, ohiturari jarraituz Urrezko Kriskitina emango da.
Aipatu Kriskitina nori emango zaion on line aukeratuko da, beraz bozka gehienak jasotzen dituenak lortuko du Urrezko Kriskitina. Edonork eman dezake bere botua ekainaren 25ko eguerdiko 12.00ak baino lehen honako helbidean: http://ow.ly/OjSvF.
Edizio honetako hautagaiak ondorengoak dira:
Gipuzkoako Elikagaien Bankua: Krisiaren ergainaren egoeran hainbat eta hainbat hiritarrei solidaritatea bideratzeko tresna izanagatik, ahulenak direnen kalteberatasunari aurre egiten azaldutako esfortzuagatik.
Javier Garcia (hil ondokoa): Pertsona desgaituen gizarteratzea 39 urtez bultzatu izanagatik. 1976tik garun- paralisia dutenen eritzia eta nahiak gizartearen esparru orotan sustatzeagatik. Eta makina bat proiektu abian jarri izanagatik, besteak beste Hiritartasun Aktiboaren Sarearen Proiektua.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza: Irisgarritasun unibertsalaren printzipioak aintzat hartuta garraio publikoaren irisgarritasuna pertsona desgaituei errezten dituzten hainbat neurri martxan jarri izanagatik.