Donostitruk merkatuan saltzeko objektuak behar ditu Gure Nahia Elkartasuna elkarteak

Donostitruk azoka, suhiltzaileen egoitza zaharrean. (Argazkia: E. Lizarralde)
IRUTXULOKO HITZA (2015-11-25)
Gaixotasun arraroak dituzten umeei eta beren familiei laguntzen dien elkartea da Gure Nahia Elkartasuna.Donostitruk bigarren eskuko azokan parte hartu ohi du -Donostia 2016ren egoitzan bigarren larunbatetan jarri ohi dutena-. Saltzeko objektu gutxi geratzen zaizkie, eta herritarrei laguntza eskatu diete. Abenduaren 12an jarriko duten posturako jostailuak eta baserritar jantziak behar dituzte.

Gure Nahia Elkartasuna elkarteari lagundu eta merkatuan saltzeko objektuak eman nahi dituztenek Ibai ikastolako idazkaritzara jo behar du. Objektuak eraman daitezke bertara gaur eta hilaren 30a bitartean.