Autismoa dutenei babesa eman diete ehundaka lagunek

(Argazkia: Iratxe Garcia)
 
Haizearen Orrazitik Bulebarrerainoko bidea egin du jendetzak, kamiseta urdinak soinean jantzita.
Autismoa duten pertsonak eta euren senitartekoak babestu ditu marea urdin batek, gaur goizean. Izan ere, gaixotasun hori gizarteratzeko asmoz, ehundaka lagunek parte hartu dute Gautenak deitutako elkartasun martxan, kamiseta urdinak jantzita. Haizearen Orrazitik abiatu dute Urdinduz izeneko ibilaldia, eta Bulebarrean bukatu dute.
 
Behin Bulebarrera iritsita, txorizoa eta sagardoa dastatu dituzte martxako partaideek. Bertan, gainera, autismoa dutenek euren senitartekoen laguntzarekin marrazki bat egin dute, Gautenaren egoitzan jartzeko asmoz.