Joan den otsailaren 9an Donostiako Victoria Eugenia antzokian kirolaren irria denontzat nahi dugula esan genuen irriz, kantuz eta dantzaz. Saio hau izen zehatz bat, aurpegi konkretu bat duen haur baten aldekoa baino, talde handi baten aldekoa izan zen. Non dago talde hori? Non daude kirol egokituan jarduten diren eta arituko liratekeen haurrak eta familiak? Gure auzo eta herrietan, gure eskolatan. Haien proiektua diruz laguntzeko eta kirol egokitua ikusarazteko eta plazaratzeko egin genuen festa handia, kirolaren irria denok egiten dugulako.
Diru-ekarpenak GKEFren alde:
2095 0611 08 1063871866
Diru-ekarpenak GKEFren alde:
2095 0611 08 1063871866