IRRIBANDA


Datorren irailaren 27an saio musikatu berezia eskainiko du pailazo taldeak Tolosako zezen plazan, Tolosako Udal Musika Bandarekin eta hainbat haur korurekin batera: IRRIBANDA.

Pailazo taldeak 25 urte bete zituenean Xabier Zabala musikariaren gidaritzapean disko sinfonikoa kaleratu zuen. Lanketa honi tiraka sortu da pailazoak herrietako bandekin uztartzearen ideia. Eta hala, tolosarrak izango dituzte bidelagun oraingoan.

Euskara eta alaitasuna zuzeneko musikaz blai. Baina bad...a beste osagarri garrantzitsu bat ere: Elkartasuna. Egun horretan bertan, Ibarrako herrian goizetik gauera bitarteko egitaraua antolatu dute San Filippo fundazioari laguntzeko. Izan ere, Tolosan bada Oier Iribarren izeneko pirata bihurri bat, gaixotasun hau duena. Ikerketarako dirutza handia behar denez, Irribanda emanaldiak ere Ibarrako kausarekin bat egin zezan erabaki zuten pailazoek eta Tolosako Udalak. Pailazoek euren katxeta emango diote Oierren familiari, eta Udalak, sarreretatik lortutako irabaziak.

Irria eta elkartasuna bizitzari aurre egiteko modua direlako,
Sentitu, pentsatu eta ekin, denok elkarrekin!