Gu Enaitz Gara!


Enaitz Beran bizi da. Amatxori haurdunaldia konplikatu eta 29. astean jaio zen, 2009ko Martxoaren 31n. Oxigeno falta larria izan zuen eta ondorio larriak gelditu zaizkio. Enaitzek garun paralisia du eta zailtasun handiak ditu egunerokotasunean. Halere, irriz begiratzen dio bizitzari, eta bere irribarreak kutsatu egin gintuen mutiko alaia ezagutu genuenean. Ordudanik gu Enaitz Gara.

Datorren larunbatean, ekainaren 7an haurrentzat festa izango da Enaitzen alde Berako kiroldegi kanpoaldean, goizeko 11,30ean hasi eta iluntzeko 19,30 bitartean. Orain arte lagunek, ingurukoek eta ezagun zein ezezagunek ere egindako guztiagatik eskertu nahian antolatu da. Sarrera dohakoa da eta arratsaldean, saldutako boletoen 10 zozketa eder egingo dira. Zatoz! Zu ere Enaitz izango zara!