Jakin badakigu gaixotasun arraroekin zerikusirik ez duela, baina zer gutxiago sarean zabalduz elkartasuna erakustea baino.
Trintxerpeko lagunei lagundu!
Urteko lehen egunean izan zen sute handiaren ondorioz 40 familia baino gehiago ezer gabe, etxetik kanpo dago une honetan.
Hainbat elkartasun ekimen antolatu da lehentasunezko materialak biltzeko: adin guztieta...rako arropa eta oinetakoak, etxeko arropa (izarak, toallak, etab.) eta etxeko tresneria.
Honako puntu hauetara eraman daitezke materialak:
- Elkartasun gunea (Trintxerpeko Azokan, 10:00etatuk 13:00etara eta 17:00etatik 19:00)
- Eder Estetika Zentroa (Serapio Mujika 8, 20016 Donostia)
- Azkuene Garbitegia (Azkuene 29, 20110 Trintxerpe) 943393894
- Visual Grafik (Zumalakarregi 8, Pasai Antxo)
- Azkuene Taberna (Azkuene, Trintxerpe)
- Trintxerpeko Alkateordetza (Euskadi Etorbidea z/g)
- Amets Gabinete Pedagogikoa (Serapio Mujika 18 behea)
- Ana Álvarez Lazkozek bere Zentro Terapeutikoko lokala eskaini du (Kazkazuri Plz. 1, behea, Oiartzun, Euskal Herria Plz. ondoan)
- Casa Aramendia gozotegiak (Errenteria, Viteri 10; Donostia, Urbieta 54, Avd. Madrid 13, Miracruz 5, Txurruka 12, Getaria 4, Matia 18, Narrika 22)
Materialaz gain ekarpen ekonomikoa egin nahi izanez gero, Kutxako Gizarte Ekintzaren kontu honetan egin dezakezu: 2095 0611 05 1064186140
(emaria ANONIMOA EZ bada, kontzeptuan zure IFZ zein izen-abizenak jar itzazu eta ziurtagiria gorde ezazu; aldiz, ANONIMOA bada, orduan kontzeptuan 99999999S jar ezazu)
Eta igandean, urtarrilak 5ean, elkartasun ekitaldi berezia antolatuko dute Azkueneko Garbitegian 11:00etatik aurrera.
--------------------------------------------
Sabemos que no tiene nada que ver con enfermedades raras, pero que menos que mostrar nuestro apoyo y expandirlo por la red.