Dirua behar da, ordea; 3 milioi euro, eta beraz, familiak laguntza eskatu du. Ez dira gutxi ekarpena egitera animatu diren herritarrak, baina diru asko da eta ekarpen asko behar dituzte. Hori dela eta, Tolosako Usabalen dagoen Eguzkitza sagardotegia laguntzeko prest azaldu da, eta urtarrilaren 24an Oier laguntzeko afaria antolatu du, baina txartel guztiak agortu dira jada. 150 lagunentzako tokia zegoen, baina deia egin eta segituan bukatu dira.
Mugikor zaharrak
Oier Tolosako Laskorain ikastolako ikaslea da eta bertan ere mugikor zaharrak biltzeko kanpaina jarri dute martxan. Mugikor guztiak gailu zaharrak biltzen dituen enpresa batetara eramango dituzte eta dirua Sanfilippo Stop fundazioari emango diote. Oraingoz mugikorrak ikastolara eraman behar dira, baina aurrerago leku gehiago jarriko dituzte Tolosan, eta baita Gipuzkoan ere.
Era berean, Kutxabank-eko 2095 0028 8091 133 98 728 zenbakian ere egin daitezke ekarpenak.
Ataria Oier, bere arreba Maite eta gurasoekin, Kepa Iribarren eta Izaskun Aizpuruarekin, bildu da, eta osteguneko egunkarian irakurri ahal izango da elkarrizketa.