BIZIPOZA DISKA BERRIA

Hilabete t´erdi pasatxo igaro ditu pailazo taldeak Andoaingo Garate estudioan BIZIPOZA diskoa lantzen. Elkartasuna ardatz hartuta, Xabier Zabalaren gidaritzapean 20 abesti grabatu ditugu, erritmo eta kolore askotarikoak dituzten abestiak: kunbia, boleroa, roka… Hainbat eta hainbat musikari, bertsolari, sortzaile, kantari eta elkarteren partehartzeaz, guztion artean elkarlanean osatutako proiektua da honakoa. Abestiak harilkatuz, ipuintxoak doaz tartean, Uxue Alberdiren idazkera goxo eta alaiaz.



 Eskerrik asko lan hau egiten lagundu diguzuen guztiei! Eta elkarri eskutik helduta, pausoka-pausoka bagoaz, oinekin lurra joaz, Euskal Irrirantz.