Mila esker guztioi!!!!

 

IMG_4913Eskerrak ematea ez da nahikoa. Pasa den larunbatean Donostiako erdigunean Gipuzkoa solidarioak antolatutako karpan bizi izan genuen giroa ezin da deskribatu hitzekin, ikusi behar duzu, egon behar zara, arnas egin behar duzu. Elkartasuna garaile lemapean ospatu genuen jaialdi honen bigarrengo edizioa, egun osoan zehar karpa jendez gainezka egon zen gure elkarteen lana eta Gipuzkoa Solidarioan egiten dugun lana ezagutzeko gogoekin, giroa ezinhobea izan zela esan dezakegu. Hilabete asko egon gara lan egiten, ekimen guztiak antolatzen, elkarteekin harremanetan jartzen, lekua banatzen, jendearen laguntzeko grina bideratzen, webgunean, sare sozialetan eta beste hainbat lekuetan iragartzen… eta emaitza ezin da hobeagoa. Milaka lagun pasa ziren larunbatean, goizez edo arratsaldez, lurraldeko karparik solidarioena ezagutzeko. 30 elkarteko arduradunek eta boluntarioek gure lana biderkatu zuten bere ilusioarekin eta irrifarrekin. Eguerdiko 12.00etan hasiera eman genion jaialdiari “V” itxurako argazkiarekin eta Koldobika Jauregi eskultorearen elkartasunerako telarrarekin. Gipuzkoako bazte guztietatik etorritako arropa eta ohialak erabili ziren elkartasuna inoiz baino hobeto “ehuntzeko”, berehala Koldobikak jendearen laguntzarekin bukatu zuen telarra. Kamelamos Adiquerar elkarteko lagunek ere goizez emanaldia egin zuten eta arratsaldean haurrekin flamenkoko kaxoia menperatzen dutela erakutsi zuten.. ze nolako giroa! Gure Markel txikiak ere txakurrekin ondo ibiltzen dela argi utzi zuen eta gaur egungo musika Código Bushido –David García-ren eskutik ailegatu zen… Musika, elkartasuna, bidezko merkataritzako txokolatea eta tea, denetatik eskaini genuen. Harro gaude emaitzarekin, elkarteen arteko harremana nola joan den estutzen ikustean oso harro sentitzen gara, jendearen erantzuna, elkarteen lana kalera ateratzerakoan ere bai. Laburpen moduan, oso eskertutak eta hunkitutak gaudela zuen erantzunarekin eta babesarekin… urtebete berehala igaroko da eta 2014.eko jaialdia prestatzen egongo gara konturatu gabe!!!