Bederatzi hilabete badira jada mendien elkartasun bideetatik hasi ginela. Mendi ezberdinek eskuak zabaldurik beste behin beraien handitasuna erakutsi dute. Pausoak pauso, gailurrak gailur, pixkana gure erronka betetzen ari dela ikusten ari gara. Jaizkibel, Adarra, Txindoki, Intxorta, Aizkorri… handi nahiz txiki, xarma beraien baitan dela ikusi ahal izan dugu aurrez-aurre. Bakoitzak bere historia i...zanik, lasaitasunez beteriko edertasuna erakutsi digu; eta hori da gure elkartearen funtsa. Gaixotasun arraroak dituzten haurrak, edozein gaixotasun, edozein historia izanik ere, helburu bati eusten diote; urratsak egitea, horra beraien helburu. Hortik mendi ezberdinak egiteko zioa; eta batzuk altuerazko sona duten bitartean beste batzuk historian zartatzen dira. Badira ere historia handia ez duten eta magal xumea dutenak; aldiz, horiek ere, mendiak badira.

Askok pentsa dezakete edozeinek egin dezakeela erronka hau; eta jakina bada edozeinen eskutan badela. Baina erronka hau ez da soilik mendien baitan izatea; igo eta jeistea; erronka hau haratago joan nahi du. Gure Nahia Elkartasunak hau burutzean eskualdeari, inguruko herriei, eskua zabaldu nahi die. Eta berdin zaio zein txokotan ere egon daitekeen laguntza hori. Soilik bertaratzeko gai garela ikusi nahi da, erronka simpleena bada ere. Ordea, horretarako herritarrenera iritsi nahi dugu. Eta hori egiteko, gure nahairen izena zabaltzeko, mota honetako erronkak nahitaezkoak dira. Gehienbat, gaixotasun arraro horiek jasaten dituzten txiki horiei bizitza kalitate bat emateko. Askotan gaixotasun larriekin topatzen gara; horra Nahia haur donostiarra. Gaixotasun larria izanda ere, bizitza kalitate bat eman nahian gabiltza. Badakigu ez dugula sendatuko, egun ez baitago sendagairik berarentzako. Ordea, gure helburua gaixotasun larri honen aurrean (Battenen gaitza) ikerketa bultzatzea da. Hori bultzatu nahi da; ikerketa. Eta horixe nahi da, egunen batean gaixotasun horrek sendagai bat izan dezakeela ikusi nahi da eta gaixotasun hori bertan ikertzen dela bultzatu nahi da ere. Hori da gure bultzakada.

Badira ere Markel bezalako haurrak. Markelek epidermolisis bullosa delakoa diagnostikatu zioten. Tratamendua bada, baina oraindik asko dago egiteko, eta horretarako Bartzelonaraino jo behar du. Hemen norberaren gain hartu beharreko presupuestoa oso handia bada eta batzuetan, egungo eguneko krisia medio, oso zaila gertatzen da. Imajina dezagun une batez gaixotasun arraro bat duen haur bat dugula. Ez al genuke edozer gauza egingo gure haurrengatik? Hori da inguruan gaudenen une askotako galdera. Eta hortik sortzen dira erronka ezberdinak; gure kasuan urte bat hamabi gailur. Baina hau bezala urte osoan ere izaten dira beste jarduera gehiago. Gala benefikoa, jaialdi benefikoa, jardunaldiak, errifak, bigarren eskuko merkatua,…

Beraz jakin Gure Nahia Elkartasuna ez dela sortu Nahia soilik asetzeko, Gipuzkoa osoa laguntzeko baizik. Edozein gaixotasun dela ere, gure laguntza izan ezkero bertan izango garela jakin nahi dugu. Eta edozeinek lagundu nahi bagaitu ere esker onez hartuko dugu edozein herrikoa bada ere.