Nahia de Cosen familiak lortu du Txinara joateko behar zuen dirua

 
Denok Nahiarekin jaian lortutako dirua eman diote aitari. (Argazkia: Summa Aldapeta)
Denok Nahiarekin jaian lortutako dirua eman diote aitari. (Argazkia: Summa Aldapeta)

Denok Nahiarekin jaialdian lortutako dirua eman diote gaur Jon de Cos, Nahiaren aitari. Hala Txinara joateko behar zituzten 25.000 euroak osatzea lortu dute, eta ondo bidean, azaroan joango dira haurrari tratamentu berri bat egitera.
Nahia de Cos Igeldoko neskatoak batten izeneko gaixotasuna du, dejeneratiboa da eta momentuz ez du sendabiderik, baina bere gurasoek haurraren bizi kalitatea hobetzen laguntzeko ahaleginean dihardute. Beren alabaren kasua aztertu eta etorkizunean lagungarri izatea nahi dute.

Horretarako, ordea, atzerrira joan behar dute, eta gastuei aurre egiteko hainbat jaialdi eta kanpaina egin dituzte. Uztailaren bukaeran Denok Nahiarekin jaia egin zuten, eta gaur jaso du Nahiaren familiak jaialdi hartan bildutako dirua.

Marta Elipe, Tilin Talan Haur Eskolakeko zuzendariaren eta Iñigo Guirado, Gure Nahia Elkartasuna taldeko zuzendari ordearen eskutik jaso ditu Jon de Cosek jaialdian bildutako 3.000 euroak.
Nahiak bidaiatzeko behar bereziak ditu, hegazkineko bederatzi leku behar dituzte, adibidez, haurrak ezin baitu ordu luzez eserita egon. Baina bidaia prestatu eta azaroan Pekinen izatea espero du De Cos familiak. Hilabete eta erdiz egon beharko dute bertan. Jon de Cosek eskerrak eman dizkie laguntza eskaini dieten herritar guztiei, eta itxaropentsu abiatuko dira Txinara, heriotzari denbora irabazi eta beren alabaren bizi kalitatea hobetzeko asmoz.